Albistea


Guztiontzako aisialdia (itsaso ibarra)

Gautena Gipuzkoako Autismo Elkarteak udalekuak antolatzen ditu haurrek aisialdiaz goza dezaten.

Ikasturte osoan eguneroko jakin bat izaten dute haur autistek, beste haurren moduan, baina beraiek une oro behar dute errutina zehatz bat. Egiten duten guztiaren zergatia jakin behar dute, eta egiten dutenari zentzua hartu behar diote, gainontzean, nora ezean sentitzen baitira; haur autistak dira.

Gautenak, Gipuzkoako Autismo Elkarteak, hainbat ekintza antolatzen ditu udako oporretan, beren zentroetan ikasturtea igarotzen duten haur, gazte eta helduek astialdiaz goza dezaten. Hala, udaleku irekiak, integratuak nahiz itxiak antolatzen dituzte udako hilabeteetan. Udaleku integratuetan, autista bestelako udalekuetara joaten da begirale laguntzaile batekin. Itxiak, berriz, Gautenak berak antolatzen ditu eta antzeko ezaugarriak dituzten gazte nahiz helduekin hamabost eguneko egonaldiak burutzen dituzte Nafarroako hainbat lekutan; aurten, Donezteben, Lizarran eta Tuteran dituzte egonaldiak. Haur eta gazteak elkartuko dira bertan; helduekin, aldiz, Donostian bertan egingo dute egonaldia. Jimmy Brosa, Gautenako Familia laguntzarako arduradunak dioenez, «autistek egitura bat behar dute eta hori etxean mantentzea zailagoa da. Ekintza hauekin senideek atseden hartzen dute».

Udaleku irekiak goizez bakarrik izaten dituzte. 09:30etik 13:30era hainbat herritan talde txikiak elkartzen dituzte, hondartzara, igerilekura nahiz jolas parkera joateko. Aurten bederatzi talde antolatu dituzte Gipuzkoan: Zarautzen, Oreretan, Elgoibarren, Arrasaten eta Donostian (bertan 5 talde). Adinaren eta haurren beharraren arabera antolatu dituzte taldeak; izan ere, haur autista bakoitzak ezaugarri propioak ditu eta batzuek lasaitasuna behar duten moduan besteek errutina zehatza eskatzen dute.

Hezkuntza-premia bereziak

Eskola oso garrantzitsuagoa da, dituzten eragozpenak konpentsatzeko, garapena egoki bultzatzeko eta gerora izan dezaketen hainbat premiari aurrea hartzeko anitz aukera eskaintzen baitie. Izan ere, haurrak txikiak direnean somatzen dira bakoitzak dituen premiak, hortaz, garai horretan hasi behar dira esku-hartzeko eta laguntzako programak. Honako lana burutzeko orduan lehentasuna eman diogu haur guzti-guztiek normalizatutako ingurune bateko partaide izan beharrari, hori horrela, ondokoa da kontuan izan dugun abiapuntua: gizarte-ingurunean
integratzea
ezinbestekoa dela neska-mutikoek euren gaitasunak ahal bait gehien garatzeko.

AUTISMOAREN ELKARTEAK


Autismoa zer den eta gaixotasuna duten pertsonei laguntza emateko dauden erakunde ezberdinei buruzko azterketa bat egin dut.
Esaterako, APNABI Bizkaiko lurraldean lan egiten duen erakundea da, ARAZOAK Araban, GAUTENA Gipuzkoako probintzian eta ANFAS Nafarroako zonaldean. Guztia hauek autismoa duten pertsonei eta bere senideei laguntza ekonomiko zein psikologikoak ematen diete. Bertan, lan egiten duten hezitzaileak orientatzaile gisa eginez.
Horrez gain, badaude beste erakunde batzuk, ikusgai dauzkaguz interneten.

LAGUNTZAK

Haur eta nerabeak diren ikasle autistek dituzten laguntza ekonomiko zein psikologikoak zeintzuk diren azalduko ditut, batez ere, gizarte hezitzailearen lana eskoletan sartzen doalako pixkanaka- pixkanaka.
→ 2007ko irailaren 3ko araudia. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko bana- banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.
→ 2008ko ekainaren 3ko araudia. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntza- premia bereziko ikasleak dituzten eta 2008-2009 ikasturterako Hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeetarako laguntzetarako deia egiten duena.
→ 2008ko uztailaren 28ko araudia. ikasle ezgaituen unibertsitate-garraioaren 2007-2008 ikasturterako gastuak ordaintzeko laguntzetarako dei egin eta laguntzok arautzen dituena.

Autismo motak :


-Espektro autismoaren nahastea: Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte.

-Asperger sindromea: Batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da

-Rett sindromea: Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira. Bakarrik nesken artean ematen da.

Jakitekoa

Leo Kanner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, 45 urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du.
Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek Autismoa, bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen.

Aurkezpena


Autismoa betidanik egon den gaixotasun bat da, beti ere haurtzaroan detektatzen dena; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte-mailako portaera erabat finkatzen hasiak bait dira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea “arraroa” dela.Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek aurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.