Autismo motak :


-Espektro autismoaren nahastea: Nahaste hau daukaten pertsonek arazo sozialak eta komunikazioarenak izaten dituzte.

-Asperger sindromea: Batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da

-Rett sindromea: Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira. Bakarrik nesken artean ematen da.

Jakitekoa

Leo Kanner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, 45 urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du.
Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek Autismoa, bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen.

Aurkezpena


Autismoa betidanik egon den gaixotasun bat da, beti ere haurtzaroan detektatzen dena; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte-mailako portaera erabat finkatzen hasiak bait dira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea “arraroa” dela.Gaur egun oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek aurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak eta bakarra neska izatea.